Yvette Guilbert | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Emma Laure Esther Guilbert |
Jaiotza | Parisko 3. barrutia eta Paris, 1865eko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Aix-en-Provence, 1944ko otsailaren 2a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, modeloa, antzerki aktorea, zinema aktorea, musikagilea eta kantugilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | chansona |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Emma Laure Esther "Yvette" Guilbert (Paris, 1865eko urtarrilaren 20a – Aix-en-Provence, 1944ko otsailaren 3a) frantziar kabaret abeslari, aktore eta idazlea izan zen.
Familia pobre batean jaio zen. Txikitan hasi zen abesten eta 16 urterekin modeloa zen Printemps saltegietan. Kantua eta dikzioa ikasi zituen eta 1886an antzerkian hasi zen. 1890ean Moulin Rougen debutatu zuen eta 1892an Caffé des Ambassadeurs-en. Oso ezaguna egin zen kantatzeko moduagatik, eta Toulouse-Lautrecek modelo gisa erabili zuen hainbat margolanetan.
1897an Max Schiller enpresariarekin ezkondu zen. Hurrengo urteetan birak egin zituen Ingalaterrara, Alemaniara eta Estatu Batuetara, eta aktore gisa parte hartu zuen filmetan. Belle Époquen girotutako eleberriak ere idatzi zituen.