Zabalera bilaketa

Zabalera bilaketa algoritmoak zuhaitz bat nola aztertzen duen adibidea.

Informatikan, zabalera bilaketa (ingelesez: Breadth-First Search) jakinarazi gabeko bilaketa algoritmo mota bat da, grafoetan (gehienetan zuhaitz motakoak) elementuak bilatzeko erabiltzen dena. Bilaketa algoritmo mota hau errotik bilatzen hasten da (grafoetan edozein elementu erabiliko du erro elementu gisa), eta ondoren erro elementuaren semeak aztertuko ditu bilatutako elementua aurkitu arte. Algoritmo hau informazio gabeko algoritmoen familiakoa da, hau da, ez du estrategia heuristikorik behar.

Algoritmoaren inplementazio ez-errekurtsiboa sakonera bilaketa algoritmoaren inplementazio ez-errekurtsiboarekin nahastu daiteke, oso antzekoak direlako. Lehenengo desberdintasuna bi algoritmoek erabiltzen duten datu egituretan aurkitzen da, zabalera bilaketak Queue (First In First Out arkitektura duena) objektuko lista bat erabiltzen du aztertuko dituen nodoak gordetzeko (muga). Aldiz, sakonera bilaketak Stack (Last In First Out arkitektura duena) motako objektua erabiltzen du. Algoritmoen arteko beste desberdintasuna nodoa aztertuta izan den noiz egiaztatzen den da. Zabalera bilaketa algoritmoak nodoa Queue listan sartu baino lehen egiaztatuko du, eta sakonera bilaketa algoritmoak nodoa Stack listatik ateratzen duenean egiaztatzen du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne