Zabalgana | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Posta kodea | 01010, 01015 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′44″N 2°42′10″W / 42.845513°N 2.702723°W |
Demografia | |
Biztanleria | 29.393 (2023) |
Zabalgana Gasteizko auzoa da. 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian Zabalgana deitu zen hiri-hedapenaren bidez garatu zen. Iparraldean Sansomendi auzoa eta Ehari herriak ditu, hegoaldean Armentia, ekialdean Ariznabarra eta mendebaldean Zuhatzu herriaren inguruko nekazaritza-lurrak eta Zabalganeko parkea.
Auzoa sei sektoreren bidez garatu zen: Borinbizkarra, Ipar Zabalgana, Hego Zabalgana, Elejalde, Aldaia eta Mariturri.
Auzoaren erditik Ehari (edo Perretxin) erreka izandakoaren ubidea igarotzen da. Gaur egun ubideak ez darama ur handirik, errekaren ur gehienak estolderia-sistemaren bidez bideratzen baitira Zadorra ibairaino. Zarauna errekak ere auzoaren mendebaldea zeharkatzen du, Perretxin errekarekin bat egin arte.