Zaborra espazio publikoetan kalean, eraikin publiko eta beste espazio publikoetan behar ez bezala utzitako zaborra da, lurrera botaz edo zaborra botatzeko lekuetatik kanpo. Era askotako jokabideak barne hartzen ditu: paper bat lurrera bota, etxeko zaborrak ezarritako orduetatik kanpo uztea edo altzari eta elektrogailuak kalean abandonatzea. Gizalegearen aurkako jokabidea da, herritar guztien bizi kalitatea kaltetu egiten duelako eta askotan ingurumen-arazoak areagotu egiten ditu, hondakin horietako asko lekuz kanpo bota, birziklatu gabe laga eta azkenean natura-inguruneetan uzten direlako. Hiri gegienetan, horren aurkako araudia egoten da, horrelako jokabidea duten herritarrak kontzientziatu eta zigortzeko. Maiz, espazio publikoetako garbitasuna zaintzearen aldeko kanpainak ere eratzen dira.