Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Zakatza edo brankia uretan bizi diren organismo askoren arnas organoa da. Egitura anatomiko honen bidez uretatik oxigenoa erauzi eta karbono dioxidoa botatzen dute.
Oxigenoz hornituriko ura ahotik sartzen da, zakatzetatik pasaraziz . Oxigenoa disolbaturik dago, eta zakatzetako epiteliotik odolera sartzen da. Karbono dioxidoa, berriz , odolean aurkitzen da, uretara kanporatu . Azkenik, gasen trukea egin ondoren, urak CO2 gehiago du O2 baino, eta zakatzen irekieratik irtetzen da.
Uretan oso oxigeno gutxi dago eta, horren ondorioz, bertan bizi diren animaliek zakatz edo brankia izeneko egiturak garatu behar izan dituzte. Zakatzek arnas azalera handia dute eta, oso baskularizaturik daudenez, odol kantitate handia zirkulatzen da bertatik. Animalia handienetan aurkituko ditugu zakatzak, azalera-truke zabalagoa behar dutelako. Animalia txikienen kasuan, metabolismo-tasa txikiagoa daukate. Hori dela eta, gasen trukea beren azalaren bidez egiten dute. Trukea errazteko, fluidoen zirkulazioa beti antolatzen da bereziki organo hauetan, sistema baskular garaturik ez duten animalietan ere, hala nola moluskuetan.
Bi zakatz mota daude: barne-zakatzak eta kanpo-zakatzak. Barne-zakatzak ornogabe espezie batzutan aurkitu daitezke, hala nola, anfiboen larbetan. Bestetik, barne-zakatzak izatea arrainen ezaugarrietako bat da, eta operkulu batez babesturik egoten dira. Gainera, garrantzia ekologiko handia duten organoak dira, bai animalien biziraupenerako, baita, ekosistema urtarretan ezinbestekoak diren funtzioak betetzen laguntzen dituztelako. Aurretik esan bezala, gasen elkartrukerako beharrezkoak dira, halaber, animalia filtratzaileen kasuan uraren argitasunean eta habitataren kalitatea hobesten dute. Era berean, ziklo biogeokimikoak burutzen dituzte, kasuan kasu nitrifikazioa.
Horrelako arnasketa duten animalien artean uretako ornodunak daude, adibidez, arrainak eta anfibioen larbak, eta baita ornogabeak ere, esate baterako, moluskuak, zizare poliketoak, krustazeoak edo intsektuen larbak.