Zaldi | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Perissodactyla |
Familia | Equidae |
Generoa | Equus |
Espeziea | Equus ferus |
Azpiespeziea | Equus ferus caballus Linnaeus, 1758
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | zurda, zaldi-haragi, horse manure (en) , horse leather (en) , equine chorionic gonadotropin (en) eta mare milk (en) |
Bihotz-frekuentzia | 38 taupada minutuko — 34 taupada minutuko — 46,5 taupada minutuko |
Gaixotasuna | allergy to horses (en) |
Zaldia (arra) eta behorra (emea) ugaztun ungulatu bat da (Equus ferus caballus),[1][2] gaur egun bizirik diren Equus generoko 10 espezieetako bat. Tamaina handiko hatz bakarreko (zaldi-kaskoak) belarjalea da, eta zurda luzez ornitutako lepo luzea du.[1][2] Korrika egiteko egokituta daude, eta horrek harrapariengandik azkar ihes egitea ahalbidetzen die, eta, gainera, orekaren zentzu ona dute, eta borrokarako edo iheserako erantzun sendoa. Behorrek 11 hilabeteko haurdunaldiak dituzte, eta zaldi gazteei moxal izenarekin ezagutzen zaie. Zaldi etxekotu gehienak bi eta lau urte bitartean hasten dira zelaian entrenatzen. Helduek garapen osoa lortzen dute bost urterekin, eta 25 eta 30 urte bitarteko batez besteko bizitza izaten dute.
Zaldia azken 45 eta 55 milioi urteetan zehar eboluzionatu egin du, Eohippus-etik gertu dagoen zenbait behatzetako izaki txiki batetik, gaur egungo animalia handi eta behatz bakarrekora. Zaldiaren etxekotzeak garrantzi handia izan du ekonomian. Izan ere, produktu askok zaldietatik datoz: haragia, esnea, larrua, ilea, hezurrak; eta behor ernalduen gernutik ateratako produktu farmazeutikoak barne. Islandian, esaterako, Islandiar ponia bertako baldintzetan bizitzeko gai den azienda gutxietarikoa da, eta horregatik zaldi haragiaren inguruko ohitura handia dago hango sukaldaritzan.
Gainera, zaldi eta gizakiak hainbat kirol-lehiaketatan eta lehiarik gabeko jolas-jardueratan aritzen dira, baita polizia-lanean, nekazaritzan, entretenimenduan eta terapian ere. Halaber, XX. mendera arte, gizakiok gudetan erabili ditugu garraio gisa. Gaur egun, 300 zaldi arraza baino gehiago ezagutzen dira, erabilera askotarako garatuak. Zaldi-arrazak hiru kategoriatan banatzen dira, izaeran oinarrituta: "odol beroak", bizkortasunez eta erresistentzia handikoak; "odol hotzak", hala nola, lan astun eta geldoetarako egokiak; eta "odol epelak", odol beroen eta odol hotzaren arteko gurutzaketetatik garatuak. Gainera, Euskal Herrian bada berezko zaldi arraza bat: pottoka. Zaldi arraza autoktonoa “odol hotzeko” kategoriaren barne kokatzen da, antzinean abere bezala erabiltzen baitzen baserri lanetan lagunduz. Beste aldetik, egoera basatian zaldi arraza bakarra geratzen da, hots, Przewalskiren zaldia. Arraza berezi hau Mongoliako lautada zabaletan biziraun du mendeetan zehar.