Zancliar uholdea | |
---|---|
Mota | uholde |
Data | duela 5.330.000 urte |
Iraupena | 1 a |
Kokaleku | Mediterraneoa |
Zancliar uholdea Mediterraneoko arroa duela 5,33 milioi urte bete zezakeen balizko uholdea izan zen.[1] Uholde horrek Messiniarreko gatz-krisiari amaiera eman zion, eta berriro Mediterraneo itsasoa Ozeano Atlantikoarekin lotu zuen. Edonola ere, litekeena da uholdea baino lehen ere ozeano horrekin lotura partzialak egotea. Birkonexioak Zancliar aroaren hasiera markatzen du.
Teoria horren arabera, Ozeano Atlantikoko urak Mediterraneoko arro lehorra beteko luke Gibraltarko itsasartean barrena. Mediterraneoko arroa, batez ere, zenbait hilabete eta bi urte arteko epean urez bete zen.[2][3] Arroan itsas mailaren igoera eguneko hamar metrotik gorako abiadurara irits zitekeen.[2] Pliozenoko sedimentuaren azpian gaur egun arte gorde diren higadura-ezaugarrietan oinarrituta, García-Castellanos bezalako ikertzaileek uste dute ura behera erori zela kilometro bat baino gehiagoko erorikoan, 2 × 108 m³/s-rainoko deskargarekin, gaur egungo Amazonas ibaiaren halako mila, gutxi gorabehera.[2] Gibraltarko itsasarteko lurpeko egituren azterketek erakusten dutenez, uholde-kanala pixkanaka jaitsi zen arroaren hondorantz, ur-jauzi handi bat osatu beharrean.
Azterketa zientifiko guztiak ez dira ados egon gertaera honen interpretazio katastrofistarekin. Ikertzaile batzuen arabera, Messiniar «Mare aintzira» ren ondoren, arro mediterraneo «normal» bat askoz ere modu mailakatuagoan leheneratu zen, 10.000 urte arteko epean.[4]