Zapi Gorridun Armada

Zapi Gorridun Armada (レッドリボン軍, Reddo Ribon Gun?), edo Red Ribbon armada, Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko ejerzitoa da. Berau etsai "kolektibo" iraunkorrena (30-68 kapituluak)da, etsai "indibidual" iraunkorrena Satan Bihotz Txiki baita.

Red Koronelak sortutako armada hau, Lurreko armada indartsu eta beldurgarriena da. Red Koronela, gizon txikia baina gogorra da; misioren batean huts egiten duten kideak akabatzen ditu. Kuartel Nagusia, oso ongi zainduta dago segurtasun sistema eta misilen bidez, eta bertatik kontrolatzen du guztia. Batailoi guztiei bertatik ematen zaizkie aginduak. Batailoi hauek Dragoi Bolen bila dabiltza eta radarrak Dragoi Bola bat dagoela adierazten duen toki bakoitzean hauetako talde bat dago.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne