Zapore indartzailea jakien zaporea areagotzeko erabiltzen den konposatu kimikoa da (elikagai-gehigarria). Prozesatutako jaki ugaritan erabiltzen dira, hauen kontserbazio luzeago baterako edota kontsumorako erakargarriago egiteko. "Indartzaile" hitzak berezko zaporerik ez duela iradokitzen duen arren, ez da benetan horrela. Mendebaldeko jendarteak hainbat urtean izendatu ez duen bostgarren zaporea (umami) gehitzeko balio dute, batez ere glutamato monosodikoak.