Zapore-belar

Zapore-belar
ongailu eta landare aromatiko
OsagaiakThymusa eta ereinotz hostoa
Historia
JatorriaFrantzia

Zapore-belarrak[1] edo bouquet garni (euskaraz: «sorta hornitu») Frantziako gastronomiaren oinarrizko ongailua da. Hari batekin lotutako belar onez osatutako sorta da, eta haragi- eta hegazti-erregosi, ragut-, zopa- eta salda-mota askoren osagaia da. Oro har, gainerako osagaiekin irakiten da, baina kendu egiten da jakia zerbitzatu behar denean.

Etxean egiteko erraza da, baina barazki-dendetan egina erosi ohi da.

  1. «bouquet» Nola Erran (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne