Zarzuela | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Zarzuela[1] Espainiako musika-antzerki genero bat da, opereta espainiarra. Bi alditan garatu zen, Aldi Barrokoan (1650-1790) eta Aro Modernoan (1845-1965). Abestutako zati eta hitz egindako zatiz tartekatzean datza bere berezitasuna. Gehienak gaztelaniaz idatziak dira, baina batzuk baita katalanez ere. Espainiatik kanpo, Kuba eta Filipinetan izan du arrakasta handia zarzuelak.