Matematikan, zenbaki laguna, beste zenbaki arrunt batekiko, zenbaki arrunta da, haren zatitzaile propioen batura dena, eta, betiere, baldin eta beste zenbakia ere honen zatitzaile propioen batura bada. Hartara, zenbaki lagunak pareka gertatzen dira. Bestela esanda, a eta b bi zenbaki lagunak dira, a b-ren zatitzaile propioen batura bada, eta b a-ren zatitzaile propioen batura bada.
Adibidez, 220 eta 284 zenbaki lagunak dira:
(unitatea zatitzaile propioa da, baina ez zenbaki bera).
Bere buruaren zenbaki laguna den zenbakiari zenbaki perfektua esaten zaio.