Zenbakiak matematikan |
---|
Zenbaki multzoak |
Zenbaki arruntak |
Konplexuen hedadurak |
Bestelakoak |
Zenbaki kardinalak |
Zenbaki-sistemak |
Zenbaki-sistema hamartarra |
Zenbaki kardinala multzo bat osatzen duten elementu kantitatea adierazten duen zenbakia da, kantitate hori finitua edo infinitua izanda. Izan bedi A multzoa. A multzoa finitua dela esango dugu A = ∅ bada edo existitzen bada n ∈ N zeinentzako A multzoa eta {1,...,n} multzoa ekipotenteak diren. Multzo hutsaren kardinala 0 dela diogu, eta bestelako kasuan, n horri A-ren kardinala esaten zaio, eta a |A| = Card(A) = n gisa adieraziko dugu.
A multzo infinitua dela diogu finitua ez bada.