![]() |
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Determinatzaile-motetako bat da zenbatzailea. Zenbatzaileak izen-sintagmaren erreferentzia zehazten laguntzen du, zenbatasuna markatuz. Zenbat galderari erantzuten dio:
Hiru sail bereizten dira:
a) zenbatzaile zehaztuak edo numeralak
b) zenbatzaile zehaztugabeak
c) zenbatzaile orokorrak.
zenbatzaile zehaztuak | zenbatzaile zehaztugabeak | zenbatzaile orokorrak |
---|---|---|
bat, bi, hiru… hamar, mila…
bana, bina, hiruna, hamarna… |
zenbait, aski, asko, anitz, gutxi, batzuk, honenbeste, horrenbeste, hainbeste, hainbat, franko, nahiko… | dena, guzti, oro, bakoitz |