Zenon I.a | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
476ko abuztua - 491ko apirilaren 9a ← Basilisko - Anastasio I.a →
474ko otsailaren 9a - 475eko urtarrilaren 9a ← Leon II.a Bizantziokoa - Basilisko →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Zenopolis in Isauria (en) , 425 | ||||||||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||||||||
Heriotza | Konstantinopla, 491ko apirilaren 9a (65/66 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Apostoleion | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: disenteria | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Elia Ariadna | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Leinua | House of Leo (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | Erdi Aroko greziera Isaurian (en) | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta monarka | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | kristautasuna |
Flavio Zenon,[1] jatorriz Tarasikodisa Rusumbladeotes izenekoa (Konstantinopla, 425 – 491ko apirilaren 9a), Bizantziar Inperioko agintaria 474. urteko otsailak 9tik 491. urtean karguan hil zen arte, tartean 475. urtean sei hilabetez Basiliskok agintea lapurtu ziolarik. Ekialdeko Inperio Erromatarreko agintari zein Bizantziar Inperioko agintari kontsideratzen da zenbait historialarik Bizantziar Inperioko lehen agintaria dela esaten dutelarik Mendebaldeko Inperio Erromatarraren gainbehera bere agintean zehar gertatu baitzen (beste zenbaitek ordea Konstantino I.a edota Teodosio I.a aipatzen dituzte), dena den Bizantziar Inperioaren lehen garaiko agintari garrantzitsuenetakoa dugu. Bere agintean matxinada eta hika-mika erlijioso ugari izan zen arazo guzti hauek nahiko ondo gainditu zituelarik kanpo politikan zenbait arrakasta izan zituen. Lehen aipatu bezala Zenonen garaian gertatu zen Mendebaldeko Inperio Erromatarraren gainbehera nolabait Zenon Inperio Erromatarraren agintari bakar bilakatu zelarik; aurrerantzean eta Karlomagno ordutik ia hiru mendera azaldu zen arte Bizantzioko agintariak izango ziren titulu hau jasotzen zuten bakarrak, bizantziarrek beti erreklamatu zuten eurentzat erromatar etorkia, eta inperioa berriz batzeko zenbait ahalegin burutu zuten.