0 | |
---|---|
Kardinala | 0 zero; huts |
Ordinala | 0. zerogarren |
Zenbaki-sistema | Ez du |
Faktorizazioa | |
Zatitzailea(k) | Ez du |
Aurrizkiak | Ez du |
Beste sistema batzuetan | |
Erromatarra | |
Bitarra | 02 |
Hirutarra | 03 |
Lautarra | 04 |
Bostarra | 05 |
Seitarra | 06 |
Zortzitarra | 08 |
Hamabitarra | 012 |
Hamaseitarra | 016 |
Hogeitarra | 020 |
Hogeitamaseitarra | 036 |
Zeroa (0) zenbaki oso (ℤ) eta bikoitia da. Balio nuluaren adierazpena da, zenbaki oso baten ezkerrean jarrita eraginik ez duena, eta eskuinean hamarrez biderkatzen duena.
Zenbaki bezala erabiltzerakoan, ohiko eragiketa aljebraikoak egiteko erabil daiteke; hala nola, batuketak, kenketak, biderketak, besteak beste. Baina balio nuluaren adierazpena denez, zenbait indeterminaziotara eraman dezake.
Zenbaki osoen multzo ordenatuan -1 eta 1 elementuen artean dagoen elementua da. Matematikari batzuk zenbaki arrunten (ℕ) multzoan sartzen dute, hau beste multzoek daukaten elementu kopurua zenbatzeko balio duen multzo bezala definitzen baita, eta multzo hutsak zero elementu ditu. Zero zenbakia edozein zenbakiri bere aurkakoa batuz adierazi daiteke: X+ (-X) = 0.