Dragoi Bola Akira Toriyamak idatzi eta marrazturiko manga (komiki japoniarra) da. Mangak telebistarako izandako moldaketak 508 atalez osatuta dago, hiru zati nagusitan banatuta Dragoi Bola, Dragoi Bola Z eta Dragoi Bola GT. Artikulu honetan lehen zatiko atal zerrenda agertzen da, beste bi zatien atal zerrendak ikusteko jo Dragoi Bola Zren atal zerrenda eta Dragoi Bola GTren atal zerrenda artikuluetara.