Zheng He | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 鄭和 |
Jaiotza | Kunming, 1371 |
Herrialdea | Ming dinastia |
Talde etnikoa | Hui etnia |
Heriotza | Nanjing, 1433 (61/62 urte) |
Hobiratze lekua | Tomb of Zheng Da Chia (en) |
Familia | |
Aita | Hajji Ma |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, diplomazialaria, itsasturia, eunukoa eta bidaiaria |
Lantokia(k) | Ming dinastia Hego-ekialdeko Asia Indiako azpikontinentea Ekialde Ertaina Ekialdeko Afrika eta Indiako ozeanoa |
Enplegatzailea(k) | Yǒnglè Hongxi Emperor (en) Xuande |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Gradua | Flotako almirante |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Zheng He (Kunming, Yunnan, Txina, 1371 - 1433 edo 1435; (txinera tradizionalean, 鄭和; txinera sinplifikatuan, 郑和; pinyinez: Zhèng Hé; Wade-Giles, Cheng Ho) esploratzaile eta marinel txinatarra izan zen. Zazpi espedizio antolatu zituen 1405etik 1433ra, eta gaur egungo Vietnam, Java, Sumatra, Malaka, Sri Lanka, Ormuz, Somalia eta Arabiako kostalderaino joan zen, bidaldi bakoitzean hogei mila gizon zituela bere agindupean. Espedizio horien ondorioz, txinatarrek harreman diplomatikoak itxi zituzten herri horietako agintariekin; mapak egiteko teknika hobetu zuten, eta ordu arte ezezagunak zituzten meatzaritza, landare eta animaliak (jirafak, zebrak, ostrukak) eraman zituzten Txinara.
Azken finean, Txinatar gobernu inperialaren helburua urruneko zein aldameneko estatuei euren indarra eta boterea erakustea zen. Baina, 1433. urtean, Zheng He almiranteak bere azken bidaia egin zuen, ordu ezkero, gobernu inperialak bere politika goitik behera aldatuko baitzuen. Horren arrazoia eunukoek esplorazio itsas-bidaiekin zeukaten aurkakotasuna zen, eta, azkenean, euren ideiak estatu osoan aplikatzea lortu zuten.
Zheng He historiako itsas esploratzaile txinatar handiena izan zen, eta Asiako garrantzitsuena, baita Lehen Mundu Gerra arte mundua ezagutu zuen armadarik handieneko komandantea ere[1]. Zheng He, Ma Sanbao izenez ere ezaguna, eunuko militar, marinel eta esploratzaile txinatar musulmana izan zen, bereziki ospetsua 1405 eta 1433 bitartean egindako zazpi itsas espedizioengatik Ming dinastiaren garai goiztiarrean, batzuk elezaharreko Simbaden bidaiekin identifikatzen dituztenak. Bere ekarpenak funtsezkoak dira Txinako kartografiaren historia aurreratua ulertzeko.
Bere espedizioetan, Nanjingen hasi zirenak, Zheng He Asiako hego-ekialdea, Indonesia, Zeilan, India, Persiar golkoa, arabiar penintsula eta Afrika ekialdea, Mozambikeko kanaleraino, esploratu zuen, 37 herrialde bisitatuz[2].
Altxorraren bidaien helburua Txinako boterea eta aberastasuna mundu osora proiektatzea zen, baita eskualdeko itsas ibilbide komertzial nagusiak kontrolatzea[3]. Bere bidaiek truke diplomatiko, komertzial eta kultural garrantzitsua eragin zuten atzerriarekin. Txinako antolaketa-gaitasuna eta botere teknologikoa erakusten lagundu arren, ez zuten lurralde-anexiorik egin Txinako kolonialismoaren eta inperialismoaren tradiziorik ezagatik[4]. Zheng Heren zazpi bidaiek aberastasun handia eman zioten Txinari, Inperioa munduko lehen superpotentzia gisa goratu zuten, eta kultura eta kolonizatzaile txinatarrak planetaren azken mugetaraino hedatu zituzten[5]. Haren heriotzaren ondoren, konfuzionistak beren mundu-ikuskera inposatu zuten berriro, eta, beraz, hurrengo mendeetan isolazionismoa bultzatu zen. Hala ere, Zheng Hek arrasto sakona utzi zuen Txinako gizartean eta, oro har, Asiako hego-ekialde osoan.