Ziborrak

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Ziborrak eta androideak (jatorrizko japonieraz 人造人間 edo Jinzō'ningen ?) Dragoi Bola manga eta animean Gero Doktoreak sortutako pertsonaiak dira. Gizakien itxura dute, baina askoz indartsuagoak dira. Saiyekin alderatuz gero, borroka indar eta teknika berbera dituzte. Gero Doktoreak sortutako zenbait ziborrek Super Saiya baten pareko indarra ere badute.

Japoniako bertsio originalean Gero Doktoreak sortutako ziborrak deitzeko Jinzō'ningen erabiltzen da, eta pertsonak sortutako pertsona esan nahi du. Kultura japoniarrean robot, androide, zibor eta horrelakoak izendatzeko gehien erabiltzen den terminoa da.

Gero Doktorearen sorkuntzak bi taldetan banatu daitezke: alde batetik androideak; 8, 16, 19 eta 20 (azken hau Geroren burmuina zeraman androidea zen) eta bestetik bio-androideak: 17, 18 eta Cell.

Honek nahasmena sortu du jarraitzaileen artean 17 eta 18 androideak direla uste baita, benetan ziborrak direnean. Mangan azaltzen da 17 eta 18 giza oinarri batetik sortuak direla, konponketa zibernetiko gutxi batzuen bidez. Hau beranduago (Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketan) Son Gokuri azaltzen zaio, Krilin eta Zibor 18 ezkondu zirenean (bera ez zegoen Trunksek lehen aldiz guztia azaldu zuenean).

Hiru Goi Gerlarien arteko borroka latza filman beste hiru androide ere ageri dira: 13, 14 eta 15.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne