Post-apokalipsia edo eszenatoki apokaliptikoa, hondamendi global larri baten ondorioz sortutako egoerari deritzo, zientzia-fikzioan asko erabilitako baliabidea. Mundu postapokaliptiko batean bizitza eta mundua, ezagutzen ditugun bezala, aldatu edo suntsitu egin dira.[1] Eragileak ugari izan daitezke, hala nola: hondamendi nuklearra, pandemia eta hondamendi natural larria. Gaia oso ohikoa da zineman zein literaturan eta komikietan.
Sarritan post-apokalipsia Distopiaren kontzeptuarekin nahastu egiten da.