Zinematografoa fotografia sail baten bidez higidura irudikatzeko gai den tresna izan zen, Louis Lumièrek asmatua.[1] XIX. mendearen amaieran patentatua, zine-filmak filmatzeko eta proiektatzeko gai zen lehen makina izan zen. Zinematografoa urrats garrantzitsua izan zen zineaz gozatzeko. Geroago, artefaktu aurreratuagoak agertu ziren proiektatutako filmeen kalitatea hobetzen zutenak.