Zinemira Saria | |
---|---|
Mota | award, award nominees, award recipients or award ceremony (en) |
Indarraldi | 2009 - |
Herrialdea | Euskal Herria |
Zinemira saria Donostiako Zinemaldian ematen den ohorezko sari bat da. Zinemaldiak eta EPE-Ibaia ekoizle elkarteak antolatzen dute, eta euskal zinemagintzaren alorreko pertsona edo eragile ospetsu baten ibilbidea aitortzen du. 2009. urtean sortu zuten, eta ordutik urtero banatu dute, iraileko jaialdian.[1]
Sariarekin batera jarri zuten abian euskal zinemari eskainitako Zinemira saila Donostiako Zinemaldian. Ordura arte, Euskal Zinemaren Eguna antolatu ohi zuten, eta, sailaren bidez, euskal zinemaren presentzia areagotu zuten. Donostiako Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen dute, Euskadiko Filmategiarekin, EPE-Ibaiarekin eta Zineuskadirekin lankidetzan.[2]
Zinemira sailaren barruan antolatzen dute urtero Euskal Zinemaren Gala, Victoria Eugenia antzokian, eta gala horretan banatzen dute Zinemira saria.[2]