Zintzarria, halaber joarea edo arrana (Bizk.), abeltzaintzan erabiltzen den ezkila antzeko tresna bat da. Abere talde bakoitzean hainbat animaliari (usu, hierarkikoki nagusiei) zintzarri bat lotzen die abeltzainak eta horrela animaliaren mugimenduek zintzarrien ahotsa entzunarazten dute. Modu honetan errazagoa zaio abeltzainari abereen kokapena jakitea.
Metalezkoak edo egurrezkoak dira. Neurria animaliaren arabera aldatzen da: behienak hamar zentimetrokoak izan daitezke eta ardienak, bost zentimetroak, esaterako.