Zirku (Antzinako Erroma)

Circus Flaminius (Erroma). Bartoli, 1699.
Augusta Treverorum (egungo treveris) hiriko maketa. Circus-a (luzea) eskuinean dago, eta anfiteatroa (zirkularra) ezkerraldean.

Zirkua (latinez: circus), Antzinako Erroman, herri-jokoetarako prestatutako aire zabaleko esparrua zen[1]. Antzinako Greziako hipodromoaren antzekoa zen, bai forma aldetik, pista luze baten inguruan eraikitzen zelako, bai eta bere erabilpena berdina izan zelako: zaldizkoen lasterketak. Antzokiarekin eta anfiteatroekin batera, garai hartako ikuskizun gune nagusia zen. Bertan zaldi eta gurdi lasterketak jokatu (gladiadore borrokak anfiteatroetan egiten ziren) eta Inperioaren gertaera garrantzitsuak ospatzen ziren. Itsas guduak antzezteko zirkua urez betetzen zen.

Hiri garrantzitsu guztiek zuten circus bat.

  1. Zirku Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Euskadi.net

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne