Zirkunferentzia inskribatu

Poligono erregular batzuetarako zirkunferentzia inskribatuak

Geometrian, poligono bateko zirkunferentzia inskribatua poligonoaren alde guztiak ukituz haren barruan den zirkunferentzia da. Zirkunferentzia inskribatuaren erradioari inerradio deritzo.

Triangelu batean, barne-angeluetako erdikariek bat egiten dute intzentro izeneko puntu batean, zirkunferentzia inskribatuaren zentroan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne