Zohra Drif | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
2016ko urtarrila | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tissemsilt (en) ![]() | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Rabah Bitat (1962 - 2000) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Aljerko Unibertsitatea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | abokatua, politikaria, Erresistentziaren kidea eta idazlea | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | National Liberation Army (en) ![]() | ||||
Parte hartutako gatazkak | Aljeriako Independentzia Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | ![]() | ||||
![]() ![]() |
Zohra Drif, arabieraz: زهرة ظريف, (Tiaret, Aljeria, 1934ko abenduaren 28a[1]), Aljeriako independentzia gerrako mujahida izan zen; abokatu eta politikoa, Aljeriako senataria eta Nazioaren Kontseiluko lehendakariordea izan zen.
Rabah Bitat-en emaztea izan zen, FLNko bederatzi buru historikoetako bat. Bera ere, bere herrialdean, Aljeriako Iraultzaren eta Frantziako kolonizazioaren aurkako independentzia-gerraren heroinatzat jotzen dute; Aljerreko guduan Réseau bombes (Bonben sarea) antolakundean parte hartu zuen, lehergailuak jarriz, Ali la Pointe, Hassiba Ben Bouali eta Yacef Saâdi Aljerreko barruti autonomoaren buruarekin batera.