ZooBank

Zoobank, edo Official Register of Zoological Nomenclature, izen zientifikoen, argitalpen zientifikoen eta taxonomia zoologikoko espezimen tipoen datu-base elektronikoa da. Datu-base ofiziala da, 2012an abiarazia Nomenklatura Zoologikoaren Nazioarteko Kodearen (ICZN) zuzenketa baten ondoren.[1] Bere sarbidea librea eta doakoa da ("Open access") webgunearen bidez. Kodearen 8A2 gomendioaren arabera, webgune horretan erregistratu behar dira espezie berrien eta egindako beste "ekintza nomenklatural" batzuen deskribapenak; lineako formularioen bidez egin daiteke hori.

  1. International Commission on Zoological Nomenclature (2012) Amendment of Articles 8, 9, 10, 21 and 78 of the International Code of Zoological Nomenclature to expand and refine methods of publication. Zootaxa, 3450, 1–7.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne