Zopa-ontzi

Zopa-ontzia zopak, gisatuak eta antzekoak burruntzali batez zerbitzatzeko erabiltzen den ontzia da, portzelanazkoa gehienetan. Arte dekoratiboetan apaingarritzat erabili izan den objektua da; hala, museoetan maiz aurki daitezke eta egun ere ekoizten dira arte-motiboekin apaindutako zopa-ontziak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne