Amorebieta | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Geltokiaren eraikina, bestibulura sarrera. | |||||||||||||||
Kokapen mapa | |||||||||||||||
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Sabino Arana kalea, 32; 48340 | ||||||||||||||
Udalerria | Zornotza, ![]() | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Kodea | AMO | ||||||||||||||
Gunea | 3. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 1882ko uztailaren 1.a (Bilbo-Durango trenbidea) 1888ko abuztuaren 4a (Zornotza-Gernika trenbidea) | ||||||||||||||
Itxiera | 1989 (Zornotza-Bermeo trenbidea) | ||||||||||||||
Irisgarria | ![]() | ||||||||||||||
Zerbitzuak | ![]() ![]() | ||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||
Trenbideak | 3 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
EuskoTren | E1 Bilbo-Matiko - Donostia-Amara 1D Matiko - Elgoibar |
Amorebieta Euskotren Trena eragilearen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko geltokia da, Zornotza udalerriko Leginetxe auzoan dagoena. Geltokia 1882ko uztailaren 1.an ireki zen, baina gaur egungo eraikina 1995ko urriaren 5ean inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.
Geltokia trenbidearen gaineko kotan dagoen bestibuludun eraikinaz eta bi estalpedun nasaz hornituta dago, bata zentrala eta bestea albokoa. Nasen arteko komunikazioa bestibulutik egiten da. Geltokia eskaileraz zein igogailuz hornituta dago, irisgarritasuna bermatzen delarik.[1]