Zud edo dzud (mongolieraz: зуд) mongolieratik jasotako terminoa da, hango hotzaldi edo negu gogor bat eta bereziki horren ondorioz hildako abereak izendatzeko erabiltzen dena, elurra dela eta larrean bazkatu ezinagatik edo hotzagatik. 2009-10eko neguan Mongolia osoa erasotu zuen zudaren ondorioz, milioika abere hil eta milaka familiek euren abere guztiak galdu zituzten.