Zugastieta-Muxika | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Zugastieta auzoa, 25; 48392 | |||||||
Udalerria | Muxika, ![]() | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 4. gunea | |||||||
Irekiera | 1888ko abuztuaren 4a | |||||||
Irisgarria | ![]() | |||||||
Zerbitzuak | ![]() | |||||||
Aldageltokia | ![]() ![]() | |||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | ![]() | |||||||
Bizkaibus | A3513 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Ea - Lekeitio A3515 Bilbo - Zornotza - Gernika - Bermeo A3523 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Aulestia - Lekeitio A3525 Gernika - Zornotza - EHU |
Zugastieta-Muxika Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Muxika udalerriko Gorozika auzoan dagoena, Zugastieta auzunean, BI-635 errepidearen alboan, hain zuzen. Zornotza-Gernika trenbidea inauguratzearekin batera 1888ko abuztuaren 4an ireki zen,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Geltokiaren eraikina Pablo Altzola eta Luis Landetxok diseinatutakoa da, eta jatorrizkoa mantentzen da gaur egun, Eusko Trenbideak sozietatearen zaharrenetariko bat izanik. Hiru solairu ditu eta estilo neoklasikoan eraiki zen, harlangaitz-horma eta harlanduzko zokalo eta ertzekin. Behe-solairuan bidaiarientzako zerbitzuak zeuden (itxaron-gela, txarteldegia eta geltoki-buruarentzako bulegoa), eta goiko solairuak etxebizitza ziren.[2] Gaur egun eraikina turistentzako informazio-bulego funtzioa betetzen du.
:0
izeneko erreferentziarako