Kazetaritzan, batez ere prentsa idatzian, maiztasun batez errepikatzen diren artikulu laburrei deitzen zaie zutabeak.
Erabiltzen diren gaiak ez dira beti egunerokotasunari loturik. Zutabeak iritzi artikuluak izaten dira maiz, baina ez beti. Artikuluaren mamia egilearen burutazioak |baliabide literarioekin apaindurik izaten dira. Egileari prentsa idatzi tradizionalean leku finkoa gordetzen ziotelako eta leku horri zutabe itxura hartzen ziotelako nonbait, hortik zutabe izena.
Egilearen sinadura agertzen da, maiztasunez. Goitizen bat ere izan daiteke.
Egilearen iritziak, analisiak, burutazioak izaten dira artikulu labur hauen mamia.
Igorlea, askotan, ez da hedabideko langilea izaten, baina hedabidean askotan parte hartuz gero erredakzio-taldekotzat hartzen dute askotan irakurleek.
Testu laburrak izaten dira, estruktura nahiko librekoak.