Geometrian, zuzena edo lerro zuzena objektu geometriko bat da, infinitu puntuen multzo batek osatua, azkengabe luzea eta mehea, eta kurbadurarik ez daukana. Zuzen bat definitzeko bi puntu besterik ezagutu ez ditugu behar. Puntuarekin eta planoarekin batera, geometriaren oinarrizko elementuetako bat da.
Zuzen baten ekuazioak zuzen bat osatzen duten puntu guztiak ditu soluzio, puntu hauek grafikoki irudikatzen badira [1]. Zuzen bat analitikoki adierazteko ohizko modua da zuzenaren ekuazioa. Adibidez, x-y=1 ekuazioak balio bikote edo puntu hauek ditu, besteak beste, soluzio eta diagrama kartesiar batean irudikatzen badira puntuek zuzen bat osatzen dute:
x aldagaia | y aldagaia |
---|---|
5 | 4 |
6 | 5 |
1 | 0 |
4 | 3 |
2 | 1 |
Zuzenaren ekuazioa ezartzeko koordenatu cartesiarretan emandako eta bi puntu baino ez dira behar, espazioan zein planoan bi puntu zuzen bat modu unibokoan definitzen baitute.