Zuzeneko ereintza

Zuzeneko ereintza bidez egindako soja laborantza.

Zuzeneko ereintza aurrez lurra landu gabe egiten den ereintza da. Hezetasun eskasa eta lurzorua higatzeko arriskua dituzten lurretan egitea aholkatzen da.[1] Golderik gabeko zero laborantzak lurzoruan infiltratzen den ur kantitatea handitzen du, materia organikoaren atxikipena eta lurzoruko mantenugaien kontserbazioa handitzen du. Nekazaritza-eskualde askotan lurzoruaren higadura saihesten du eta izurriteak eragiten dituzten organismoak prebenitzen ditu; izan ere, lurzoruaren oreka ekologikoari eusten zaio, gaixotasunak indargabetzen dituzten organismoak ere babesten direlako. Zuzeneko ereintzaren onura garrantzitsuena lurzoruaren ezaugarri fisiko, kimiko eta biologikoak babestea da, lurzoruek erresilientzia handiagoa har dezaten.

  1. Euskalterm: [Lorezaintza Hiztegia] [2019]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne